Politika -
Epaia
Alderdi Popularra zigortu dute, UPyDren ohorea urratzeagatik
Rafael Hernando PPk Kongresuan duen bozeramaileak eta Rafael Merino haren ondokoak 20.000 eurona ordaindu beharko dituzte UPyDk legez kanpoko finantzazioa izan zuela esateagatik.
agentziak | erredakzioa
Madrilgo Lurralde Auzitegiak 2014ko zigorra berretsi du eta, ondorioz, Rafael Hernando PPk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak eta Rafael Merino haren ondokoak 20.000 eurona ordaindu beharko dizkiote UPyDri, alderdiaren ohorea urratzeagatik.
PPko buruzagiek legez kanpoko finantzazioa izatea leporatu zioten UPyDri, baina akusazioak faltsuak izan zirela ebatzi du epaileak. Gauzak horrela, Hernando eta Merinoren aurkako zigorrak berretsi ditu.
Alderdi Popularrak dagoeneko iragarri du Auzitegi Gorenean helegitea aurkeztuko duela. “Epaia errespetatzen dugu, baina ez gatoz bat”, nabarmendu dute.