Politika -

Katalunia

CUPek prozesuan aurrera egin nahi du, Masi buruz hitz egin aurretik

Alderdi independentistak Auzitegi Konstituzionalari desobeditzea eskatu dio Junts Pel Si koalizioari.

Antonio Baños CUPeko zerrendako burua. EFE
Antonio Baños CUPeko zerrendako burua. EFE
CUPek Errepublikaren proiektua eztabaidatu nahi du lehenengo

1:08

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CUPek ohartarazi duenez, Kataluniako Gobernua "nork" zuzendu behar duen eztabaidatzen hasi baino lehen, errepublika independentea "nola" eraiki adostu nahi du lehenengo.

Hori dela eta, Artur Masek berriz ere presidentea izan  behar duen eztabaidatu baino lehen, independentziarako bidean "urrats atzeraezinak" egiteko deia egin dio Junts Pel Si koalizioari, I27ko hauteskundeetako irabazleari.

CUPek biltzar politikoa egin du Bartzelonan, "Geure buruak gobernatzeko, errepublikaren alde borroka dezagun" izenburuarekin. Bertan, CUPen aurkako presioa "gogorra eta bidegabea" izaten ari dela salatu du Anna Gabriel alderdiko 'bigarrenak'.

"Aro berria hasteko zorian da, eta orain ez da beste Gobernu autonomiko baten txanda, baizik eta errepublika bat eraikitzeko unea, I27an horren aldeko gehiengoak irabazi baitzuen; hori da gakoa, alderdikerien eta interes pertsonalen gainetik dago hori", adierazi du.

Bestalde, Josep Manuel Busqueta bozeramaileak azaldu du alderdiak "errefusatu" egiten duela hurrengo Gobernuak "kargurik" izatea, eta gobernua osatu behar duen "alderdi bakarra" Junts Pel Sik izan behar duela berretsi du.

Busquetak Auzitegi Konstituzionalari "desobeditzea" eskatu dio JxSri: "Bakartu, baina errepublika eraikitzen ari gara".

Romevak ez du proposamena baloratu nahi izan

Raul Romeva JxSko zerrendaburua CUPen ekitaldian izan da, gonbidatu gisa, baina, bukatutakoan, errefusatu egin du alderdi independentistaren proposamenak baloratzea.

"Entzutera etorri gara, gaur haiek dira protagonistak. Mezua argi egon da", esan du, kazetarien aurrean egindako adierazpen labur batzuetan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako hauteskundeak Artur Mas