Politika -
Nafarroa
Hezkuntza buruak baliogabetu zuen Haranbururen izendapena
Jose Luis Mendozak azaldu du inoiz ez duela presiorik jaso erabaki hori hartzeko.
eitb.eus
Gaur izan den Manuel de Irujo sari-banaketa ekitaldian, Nafarroako Hezkuntza kontseilari Jose Luis Mendozak adierazi du berak baliogabetu duela Imanol Haranburu Hizkuntza Eskolen eta Egiaztapenen bulegoko arduraduna izateko izendapena, ETAko kide ohi izateagatik.
Mendozak azaldu du inoiz ez duela presiorik jaso erabaki hori hartzeko, eta, atzo igorri zuen ohar baten adierazten zuenez, kargu hori eman ziotenean ez zekiten Haranburuk ETAko kide izateagatik kartzelan egondakoa zenik.
UPNk salatu zuen Haranbururen izendapena. Haien esanetan, izendapen horrek argi uzten zuen terrorismoaren biktimekiko Foru Gobernuaren sentsibilitate eza.
Gobernua osatzen duten alderdiek duten akordio programatikoaren jarraipen-batzordea datorren astean batzartuko da gaia aztertzeko.