Politika -

Bilboko Justizia jauregian

Ibon Iparragirre epaitu dute Bilbon, preso bati eraso egitea egotzita

Epaitegiaren kanpoaldean elkarretaratzea egin dute eta bertan presoaren anaiak adierazi du Iparragirre bera dela biktima eta mediku-txostenaren arabera, ukabilkada jaso zuela.

Epaitegiaren kanpoan kontzentrazioa egin dute 'Iparra Galdu Barik' plataformak deituta.Argazkia: EFE
Epaitegiaren kanpoan kontzentrazioa egin dute 'Iparra Galdu Barik' plataformak deituta.Argazkia: EFE
Epaitegiaren kanpoan kontzentrazioa egin dute 'Iparra Galdu Barik' plataformak deituta.Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibon Iparragirre Burgoa HIESak jota larriki gaixorik dagoen presoa epaitu dute gaur Bilbon, Basauriko kartzelan beste preso bati eraso egitea egotzita. Bien bitartean, Justizia Jauregiaren kanpoaldean kontzentrazioa egin dute Iparragirre presoa askatzea eskatzeko.

Iparra Galdu Barik plataformak deituta egindako elkarretaratzean Gotzon Iparragirrek ziurtatu du haren anaia izan zela erasotua eta mediku-txostenaren arabera, ukabikalda jaso zuela.

Halaber, adierazi du, ustez, erasoa jaso zuen presoak ez duela Ibon Iparragirrek eragindako inolako lesiorik. "Eskuaren kanpoko aldean zauri bat dauka eta horrek erakusten du muturreko batena dela", gaineratu du.

Atzo, Ibon Iparragirre aske uztea baztertu zuen Auzitegi Nazionalak. Gaixo larri dagoen presoa 299 urteko kartzela zigorra betetzen ari da 2008ko irailean Ondarroan lehertu zen bonba-auto batengatik.

Haren anaiak azpimarratu du "krudela" dela presoa kartzelan mantentzea; izan ere, gaixotasunaren -C-3 fasean dago- ondorioz burmuinaren erdia geldirik dauka eta horrek ikusmen galera, bizkarreko mina eta epilepsia krisiak eragiten dizkio. Ildo horretan, adierazi du haren osasun egoera baliatzen dutela gainerako presoek "lapurtu, mehatxu egin eta zirikatzeko".

Bestalde, gezurtatu egin du haren anaiak gaixotasunari aurre egiteko botikarik hartzen ez duenik, "hori kartzelan mantentzeko aitzakia gis erabiltzen dute".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Presoak bideoak Albisteak