Politika -

Legez besteko proposamena

Legebiltzarrak gaitzetsi egin du Konstituzionalaren ezohiko erreforma

EH Bilduk aurkeztu du erreforma arbuiatzeko proposamena, Katalunian “prozesu demokratikoa eragotzi nahi” duela iritzita, eta EAJren babesa jasota onartu dute.

Hasier Arraiz EH Bilduko legebiltzarkidea Eusko Legebiltzarrean. Argazkia: EFE
Hasier Arraiz EH Bilduko legebiltzarkidea Eusko Legebiltzarrean. Argazkia: EFE
Onartu berri den Auzitegi Kostituzionalaren erreformaren aurka

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPk Auzitegi Konstituzionala erreformatzeko bultzatu zuen proposamena gaitzetsi egin du Eusko Legebiltzarrak, epaiak betetzen ez dituzten kargudun publikoak jazartzeko aukera emateko erreforma ?salbuespenezko? neurria delako eta Mariano Rajoyren Gobernuko ?interes politikoen mesederako? egin dutelako.

Urriaren 15ean onartu zuen erreformak Senatuak, PPren babes bakarrarekin, Artur Mas Generalitateko presidenteak inputatu gisa deklaratu zuen egun berean.

Erreforma gaitzesteko legez besteko proposamena aurkeztu du gaur EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean, Kataluniako ?prozesu demokratikoa eragotzi nahi? duela iritzita, eta EAJren babesarekin onartu du Gasteizko Ganberak.

PSE, UPyD eta PP, aurka

PSE-EEk eta UPyDk kritikatu egin dute erreforma, baina ez dute koalizio abertzalearen ekimena babestu. PPk ere kontrako botoa eman du.

Horrela, ?salbuespen? erreforma ?Espainiako Gobernuan dagoen alderdiaren interes politikoen mesederako? egin dutela salatu du Eusko Legebiltzarrak. ?Prozesu politiko demokratikoak ezin dira zigorren, mehatxuen edo errepresioaren bidez eragotzi?, horren iritzian.

Kataluniakoa bezalako prozesu independentistak ?herritarren erabaki askearen errespetuan oinarritutako eztabaida politiko demokratikoen bidez bideratu behar dira?, Gasteizko Ganberak azpimarratu duenez.

Eusko Legebiltzarraren arabera, ?ordezkari politikoek iritzi politikoa emateko eta politika alorrean askatasunez jarduteko eskubidea dute?, eta erreformarekin ?zigortu egin nahi dute? hori.

Eztabaida

Epaileak ?arazo politiko bat zanpatzeko? erabiltzea salatu du Hasier Arraiz EH Bilduko legebiltzarkideak. Arraizen ahotan, Kataluniara ?tankeak? bidali beharrean, ?epaileak bidaltzea? erabaki dute.

Konstituzionalaren erreformarekin eztabaida politikoa saihestu du Estatuak, Joseba Egibar (EAJ) jeltzalearen aburuz. Horren esanetan, Estatuak ?legezkotasuna bere pentsamendu politikora egokitu du atzeko atetik?, eta gatazka politikoa ebazteko gaitasuna eman dio Auzitegiari.

Jose Antonio Pastor (PSE-EE) sozialistak ere kritikatu du erreforma, Konstituzionalaren zeregina ?desnaturalizatu? egiten duelako. ?Auzitegiak Konstituzioaren epaile eta interprete izateari utzi dio, eta Polizia izatera pasatu da?, deitoratu du. Hala ere, sozialistek ekimen horren kontrako botoa eman dute.

Estatu demokratiko batean ?epaileak bidaltzen dira, ez tankeak?, eta desadostasunak ?politika eta epaileak erabiliz konpontzen dira?, ez ?tankeak? edo ?pistolak? erabiliz, esan dio Borja Semper (PP) popularrak Arraizi.

Erreforma hau ?ez da beharrezkoa, eta baliteke konstituzioaren kontrakoa izatea?, Gorka Maneiro UPyD alderdiaren legebiltzarkidearen esanetan, eta ?lardaskeria eta astakaria politikoa? dela kritikatu du, baina EH Bilduk ?demokrazia lezioak? eman nahi izatea errefusatu du, eta, hori dela eta, ekimen horren kontrako botoa eman du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia albisteak EAJ-PNV Eusko Legebiltzarra albisteak EAE albisteak EH Bildu Araba Albisteak