Politika -

POLITIA OPERAZIOA

Daniel Osacar CDCko diruzain ohia atxilotu dute

Hain zuzen, Artur Mas Kataluniako jarduneko presidentea gaur agerraldia egitekoa da Parlamentuan, Generalitatearen gardentasuna defendatzeko.

CDCren egoitza miatu zuten asteazkenean. EFE.
CDCren egoitza miatu zuten asteazkenean. EFE.

AGENCIAS | REDACCIÓN

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Daniel Osacar CDCko diruzain ohia atxilotu du gaur goizean, 08:30 aldera, Guardia Zibilak, Bartzelonan, ustelkeriarekin lotutako operazioan; obra publikoen esleipenaren truke CDCko kideek % 3ko komisioak kobratzen zituzten ikertzen ari da epailea. Osacar CatDem fundazioko  administratzailea ere izan zen.

Asteazkenean Andreu Viloca CDCren egungo diruzaina hartu zuten preso, eta atzo, kartzelatzeko agindua eman zuen epaileak. Josep Antoni Rosell  Generalitateak kudeatzen duen Infraestructures.cat enpresako burua eta zazpi enpresaburu ere atxilotu zituzten herenegungo operazioan, denak legez kanpoko komisioak ordaintzea eta kobratzea egotzita.

Ikerketako iturriek jakitera eman dutenez, polizia-etxean dago, oraingoz, Osacar, baina ondorengo orduotan eramango dute epailearen aurrera deklaratzera.

Zabaldutako lehen informazioen arabera, asteazkeneko operazioan ziren Osacar atxilo hartzekoak, baina bere osasun egoera ahula dela eta, ikertzaileek atxiloketa atzeratzea erabaki zuten.

"Petrum" operazioaren baitan, abuztuan Osacarren etxebizitza miatu zuten Guardia Zibilak eta ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak. Hain zuzen, Teyco eraikuntza enpresari legez kanpoko komisioak kobratzea leporatzen diote.

Hain zuzen, Artur Mas Kataluniako jarduneko presidenteak gaur agerraldia egingo du Parlamentuan, Generalitatearen gardentasuna defendatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ustelkeria politikoa azken albisteak