Politika -
Presoak
Gobernuak Iparragirrerekin jarrera 'kriminala' duela salatu du Sortuk
''Mendekuan oinarritutako espetxe politikaren adierazgarri argia'' da Ibon Iparragirre presoaren kasua, alderdiaren hitzetan.
Agentziak | Erredakzioa
Espainiako Gobernuak Ibon Iparragirre presoarekin jarrera ‘’kriminala eta zitala’’ duela salatu du Sortuk, eta presoa ''oso larri'' dagoela gogoratu du.
Ohar baten bidez, Sortuk esan du ez dutela kontuan izan presoak medikuekin hitzordua duela astelehenean, Galdakaoko erietxean, eta berriz ere Alcalá Mecoko kartzelara igorri dutela.
''Bitartean, familiak informazio okerra jaso du, eta, ondorioz, espetxez espetxe joan behar izan du, bisitatu nahian. Hala ere, ez dute lortu'', salatu du Sortuk.
Alderdiaren hitzetan, ''mendekuan oinarritutako espetxe politikaren adierazgarri argia'' da Iparragirreren kasua.