Politika -

Familia enpresen kongresua

Hitzarmen izpiritua berreskuratzeko deia Urkulluk Espainiako erregeari

Espainiako erregearen aurrean esan du aipaturiko izpiritua desegin egin dela eta adibide gisa jarri ditu Estatutua ez betetzea, aldebikotasuna ez errespetatzea eta Kontzertu Ekonomikoa ezbaian jartzea

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Felipe VI.a Espainiako erregea. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu lehendakaria eta Felipe VI.a Espainiako erregea. Argazkia: EFE
Hitzarmenaren izpiritua berreskuratzeko deia, Urkulluk Felipe VI.ari

0:40

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak "hitzarmen izpiritua" berreskuratzeko deia egin du gaur Felipe VI.a Espainiako erregearen eta 500 enpresaburuen aurrean. Halaber, haren hitzetan, Gernikako Estatutuak ekarri zuen Espainiaren eta Euskadiren arteko aldebikotasunaren errespetua aldarrikatu du.

Horrela mintzatu da Bilbon egiten ari diren Familia Enpresen XVIII Kongresuaren irekiera ekitaldian.

Gernikako Estatutua onartu zenetik 36 urte igaro ondoren "hitzarmen izpiritua" desagertu egin da, Urkulluren hitzetan, Estatutua ez delako betetzen, Euskadiren eta estatu espainiarraren arteko aldebikotasuna errespetatzen ez delako eta Kontzertu Ekonomikoa ezbaian jartzen delako.

Hori dela eta, "hitzarmen izpiritua" berreskuratzeko deia egin du, beti ere,  "aniztasunarekiko errespetua, elkarrekiko errespetua eta errealitate plurinazionala" aintzat hartuta. "Hitzarmen hori etorkizuneko belaunaldiei utzi behar diegu oinordetzan", gaineratu du.

Bestalde, egonkortasun instituzionala eta politikoa lortzeko konpromisoa berretsi du Urkulluk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Iñigo Urkullu Espainiako Felipe VI.a Albisteak