Politika -

Ustezko irregulartasunak

Alderdi Popularraren egoitzaren berrikuntza-lanak ikertzen ari dira

Obrak egiteko kontratatutako enpresak eta azpi-kontratak zeintzuk izan ziren argitzeko eta ordainketen fakturak entregatzeko eskatu dio Castro epaileak PPri.

Alderdi Popularraren egoitza nagusia. Artxiboko irudia
Alderdi Popularraren egoitza nagusia. Artxiboko irudia
Alderdi Popularraren egoitza nagusia. Artxiboko irudia

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Castro epailea Alderdi Popularrak Madrilen duen egoitza nagusia eraberritzeko 2002 eta 2010 urteen artean egindako  lanak ikertzen ari da, modu irregularrean finantzatu ziren edo ez argitzeko.

Son Espases Palmako ospitalearen obrak esleitzerakoan ustez izan zen iruzurra ikertzeko irekitako prozesu judizialaren baitan kokatzen da aipatu probidentzia.

Castrok uste du Alderdi Popularraren egoitza nagusia eraberritzeko lanen esleipenean ere iruzurra egon daitekeela. Hortaz, obrak egiteko kontratatutako enpresak eta azpi-kontratak zeintzuk izan ziren argitzeko eta ordainketen faktura guztiak entregatzeko eskatu dio epaileak PPri.

Lan horiek enpresa konkretu batzuei esleitzearen truke, Alderdi Popularrak inolako ordainketarik egin behar izan ez zuenaren zantzuak dituzte, Europa Pressek ikerketaren iturriak aipatuta zabaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PP Ustezko ustelkeria politikoa Euskadiko PP berriak Albisteak