Politika -
Jihadismoa
Hiru atxilotu Madrilen, Estatu Islamikoarekin lotura dutelakoan
Ikerketako iturriek jakitera eman dutenez, ekintza terroristak egiteko prest zeuden. Cañada Real txabola herrixkan atxilotu dituzte bi, eta Vallecas auzoan, berriz, hirugarrena.
Agentziak | Erredakzioa
Marokoar jatorriko hiru pertsona atxilotu ditu Poliziak Madrilen, Estatu Islamikoarekin lotura dutelakoan. Dirudienez, atentatu terroristak egiteko prest zeuden.
Barne Ministerioaren arabera, atxilotuak “duela gutxi inguruko herrialdeetan egindakoak bezalako ekintza terroristak edozein unetan egiteko prest zeuden”.
Ikerketako iturrien esanetan, Polizia Nazionalak operazioa egin du Madrilen, Cañada Real txabola herrixkan, drogaren ‘supermerkatuan’. Auzune horretan atxilotu dituzte susmagarrietako bi, eta hirugarrena, berriz, Vallecas auzoan.
Auzitegi Nazionaleko instrukzioko 4. epaitegi zentralak eta Fiskaltzak zuzendu dute operazioa.