Politika -
Barne zatiketa
Erabakitzeko eskubidea eskatu dio Ahal Duguk Podemosi
“Aldarrikatzen dugun plurinazionalitatearekin begirune gutxi dute Podemosen barruan”, salatu du Euskadiko Kontseilu Hiritarrak.
Agentziak | Erredakzioa
Pablo Iglesiasek zuzentzen duen alderdiaren barnean erabakitzeko eskubidea dutela aldarrikatu du Ahal Duguk, eta Euskadiko diskurtsoa, itunak eta hautagaitzak ?Madrilgo zuzendaritzarekin adostea? eskatu du. Era berean, erabakiak EAEko Kontseilu Hiritarrak berrestea eskatu du.
Euskal herritarrak ordezkatu behar dituzten hautagaiak ?EAEko botoek aukeratu ez izana? deitoratu du Ahal Duguren Kontseilu Hiritarrak, eta erabaki horiek proiektua arriskuan jar dezaketela ohartarazi du.
?Sorreratik, erabakitzeko eskubideak eta estatu plurinazionalak Podemosen DNAren parte dira?, esan du Ahal Duguk. Hala ere, ?egitasmoaren sendotasuna arriskuan jar dezaketen? egoerak gertatzen ari dira, ohartarazi du Kontseilu Hiritarrak.
?Euskal gaien inguruan (Kontzertu Ekonomikoa, aldundiak eta normalizazioa), Podemoseko kideen arteko zehaztasun eta adostasun falta?, onartu du Kontseilu Hiritarrak.
?Arreta eskasa?
Bestalde, ?aldarrikatzen dugun plurinazionalitatearekin begirune gutxi dute Podemoseko antolakuntzaren ohikeria batzuek?, salatu du Euskadiko Kontseilu Hiritarrak. ?Kataluniarekin edo Galiziarekin alderatuta, Euskadiri arreta gutxi? eskaintzen diotela kritikatu du.
?Estatuko buruzagi nagusiek Euskadi oraindik bisitatu ez izana? aipatu dute EAEko ordezkariek adibide gisa, eta Juan Carlos Monederoren babesa nabarmendu dute, ?beti bultzatu baitu Ahal Duguren proiektua?.
?Hirugarren arazo edo oztopoa itun politika eta hautagaitzak osatzeko prozesua da?; izan ere, zuzendaritzak barne-hauteskundeetarako ezarri zuen barruti bakarrak euren erabakitzeko eskubidea errespetatzen ez duela uste dute Ahal Duguko kideek.