Politika -
A20ko hauteskundeak
Podemos Euskadi, batzorde tekniko baten esku hauteskundeetara arte
Alderdiko iturrien arabera, egun, 13 dira Herri Batzordea osatzen duten kideak.
Agentziak | Erredakzioa
Podemos alderdiak hauteskunde orokorrei begirako kontu guztiak kudeatzeko Euskadin eratu duen batzorde teknikoak eta EAEko zuzendaritzan geratzen diren kideek izango dute "alderdia gidatzeko ardura" abenduaren 20ko hauteskundeetara iritsi arte, Euskadiko idazkari nagusi Roberto Uriartek eta zuzendaritzako beste 19 kidek dimisioa eman ostean.
Alderdiko iturrien arabera, 13 dira Euskadiko Herri Batzordean egun geratzen diren kideak, orain dela denbora asko kide batek kargua utzi eta gaur beste hogei kidek (horien artean Roberto Uriarte berak) dimisioa eman eta gero.
Herri Batzordea ez da momentuz berregingo; horrenbestez, batzorde teknikoak (batez ere, euren karguetan geratzen diren Herri Batzordeko kideekin osatuta) kudeatuko du alderdia hauteskunde orokorretara heldu arte.
Dirudienez, Roberto Uriartek eta bere lantaldeak dimisioa ematea eragin duen zioa honako hau izan da: hautagaitzetan izenak inposatu nahi izan dituztela, primarioetako prozesuak errespetatu gabe, eta hori ez dute onartu.