Politika -

Memoriaren Eguna

Memoriaren Egunean 'biktima eta biktimarioa ez nahastea' eskatu du PPk

EAEko PPk ekitaldi propioa antolatu du Gasteizen, eta 2010ean EAJk, PSE-EEk eta PPk adostu zuten testuko zatiak irakurri dituzte.

Euskadiko PP, omenaldia
Euskadiko PP, omenaldia
PPk bere ekitaldi propioan omendu ditu terrorismoaren biktimak

1:13

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfonso Alonso PPren EAEko presidente eta Espainiako Osasun ministroak Memoriaren Eguneko "jatorrizko izpiritua" aldarrikatu du. Gainera, esan du terrorismoaren biktimek ez dutela "merezi beste indarkeria batzuekin eta haien biktimarioekin nahastea"; beraz, datorren urtean Memoriaren Eguna "jatorrizko izaerara" itzultzea espero du.

Alonsok Gasteizen egin ditu adierazpenok, Agustin Ibarrolak Biktimen omenez egin zuen monolitoan alderdiak Memoriaren Egunaren harira egin duen ekitaldian.

Bertan izan dira EAEko PPren ordezkari nagusiak, uko egin baitiote Eusko Legebiltzarrak eta Jaurlaritzak antolatutako ekitaldietan parte hartzeari, “terrorismoaren biktimen errekonozimenduaren helburua urratzen" dutelakoan.

EAEko 'popularren' presidenteak gogorarazi du azaroaren 10a "terrorismoaren biktimak oroitzeko bat egiten gintuen ekitaldi gisa jaio" zela. Hori dela eta, datorren urtean "jatorrizko izaerara itzultzea" espero du.

Alonsok 2010ean, ezker abertzalea legez kanpo zegoenean, EAJk, PSE-EEk eta PPk adostu zuten testuaren zatiak irakurri dituzte. Testu horretan oinarrituta jarri zen abian Memoriaren Eguna.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Euskadiko PP berriak Gaurko titularrak Gasteiz albisteak Eguneko albisteak Alfonso Alonso albisteak Memoria Historikoa