Politika -
Ondarroako 'herri harresia'
Urtza Alkorta, Ondarroako 'herri harresian' atxilotua, aske geratu da
Alkorta gaur goizean atera da Madrilgo Estremera kartzelatik, bertan bi urte igaro ostean.
Agentziak | Erredakzioa
Urtza Alkorta, ETAko kide izateagatik kondenatua, 2013ko maiatzaren 15ean atxilotu zuten Ondarroan (Bizkaia), hiru ordu iraun zuen polizia-operazio baten ondoren. Hura atxilotzea eragozteko asmoz, 'herri harresi' bat egin zuten ehunka pertsonaz betetako zubi bat hustu behar izan zuen Ertzaintzak.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua Estefania Beltran de Herediak azalpenak eman behar izan zituen Eusko Legebiltzarrean. Egun horietan herri harresian parte hartzen zegoen Laura Mintegi EH Bilduko parlamentariari hots egin baitzion, polizia-operazioari buruz hitz egiteko.
Sailburuak onartu egin zuen Mintegiri deitu izana, eta poliziaren ekintzaren aurrean "erantzukizunez" jarduteko eskatu zion, horrenbeste pertsona zubi zahar baten gainean egoteak ekar zezakeen arriskuagatik.
Alkorta gaur goizean atera da Madrilgo Estremera kartzelatik, bertan bi urte igaro ostean.