Politika -

Katalunia

Estatu arrazoiengatik Masen inbestidura babesteko eskaria, Homsek CUPi

CUP alderdiak batzarra egingo du igande honetan Junts pel Siren proposamenaren inguruan erabaki bat hartzeko.

Francesc Homs Generalitateko jarduneko bozeramailea. Artxiboko irudia: EFE
Francesc Homs Generalitateko jarduneko bozeramailea. Artxiboko irudia: EFE
Francesc Homs Generalitateko jarduneko bozeramailea. Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu arrazoiak tarteko eta Estatu espainiarraren "erasoen" aurrean, "bat egitea" eta Artur Masen inbestidura erraztea eskatu dio Frances Homs Generalitateko jarduneko bozeramaileak CUP alderdiari.

CUPek militanteekin batzarra egingo du igandean, Junts pel Sirekin abiatutako negoziazioetan izan beharreko jarreraz eta inbestidura saio berri baten aurrean CUPeko 10 diputatuk eman beharreko botoaz eztabaidatzeko. Convergencia alderdiko kideak azpimarratu duenez, Junts pel Sik bere esku zeuden pauso guztiak eman ditu akordioa lortzeko eta, orain, erabakiak hartzeko garaia da.

"Estatuaren erasoen aurrean bat egitea espero dut CUPekoen aldetik", azpimarratu du; izan ere, haren esanetan Espainiako Gobernuari eman dakiokeen mezurik onena modu bateratuan erantzutea da.

EFE albiste agentziari eskainitako elkarrizketan, Homsek CUP kritikatu du Kataluniari eraso egiten ari zaion estatu espainiarra "seinalatu" beharrean begirada albokoarengan jartzeagatik.

Convergenciako buruzagiak aitortu du ez dituela CUPen zenbait politika partekatzen eta horietako batzuk "hondamendia" ekar dezaketela ere uste duela. Dena den, azpimarratu du "estatu arrazoiengatik" jarduteko garaia dela eta, horregatik, CUP "etsai" gisa ikustea baztertu du.

"Orain estatu arrazoiak nagusitu behar dira; izan ere, ezin dugu estatu bat izatearekin amestu estatu politikak egiteko gai ez bagara. Dena dugu jokoan", azaldu du Homsek. Ildo horretan, Homsek zehaztu du subiranismoaren aldeko bidean denen beharra dagoela eta ezin dela inor alboratu.

Bestalde, Homsek adierazi du CUPek ezin diola haren irizpidea inposatu Junts pel Siri 10 diputatu soilik izanda: "hori ez da politika egitea, erlijioa baizik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika albisteak Gaurko azken ordukoa Kataluniako Hauteskundeak gaur Artur Mas bideoak