Politika -
Biltzarra
CUPek Mas errefusatu, baina adostasuneko hautagai bat negoziatuko du
CUPek ez du gaur egindako bozketa lotesle gisa aurkeztu.
Agentziak | Erredakzioa
CUPeko afiliatu gehienek beren ordezkariek JxSí alderdiaren inbestidura negoziatzen jarrai dezatela eskatu dute, baina Artur Mas (CDC) presidente izateko aukerari uko eginez. Haren ordez, adostasuneko hautagai bat egon dadila nahi dute, aukera horrek lortu baitu boto kopuru handiena aukera guztien artean. CUPek ez du bozketa lotesle gisa aurkeztu.
Hala azaldu dute Manresako Congost pabiloian egin duten eztabaida nazionalean. Eztabaida horretan, CUPeko buruek negoziazioen nondik norakoen berri eman dizkiete afiliatuei.
CUPeko iturriek jakitera eman dutenez, eztabaida nazionalean 1.254 afiliatuk hartu dute parte. Afiliatu horiek tokiko 130 batzar, lurraldekako 13 eta Crida Constituent-eko 9 erakunde ordezkatu dituzte.
Egunaren bukaeran, negoziaketari buruzko lau aukera posible bozkatu dituzte (aukera bat baino gehiagoren alde egin zitekeen), eta egungo jarrerari eustea eta Mas ordezkatuko duen adostasuneko hautagai bat eskatzea nagusitu da.