Politika -

Eguberriko mezua

EAJk Konstituzioari muturreko defentsa egin izana egotzi dio erregeari

EH Bilduren iritziz, erregeak pertsonifikatzen du 'Estatuaren izaera ez-demokratikoa eta inposaketaren eta ezezkoaren aldekoa'.

Aitor Esteban, ostiralean egindako agerraldian. Argazkia: EFE.
Aitor Esteban, ostiralean egindako agerraldian. Argazkia: EFE.
Abertzaleek eta Podemosek kritika eta PPk eta PSOEk defentsa

1:28

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk eta EH Bilduk adierazpenak egin dituzte, abenduaren 25eko goizean, Espainiako errege Felipe VI.ak Gabon Gauean telebistaren bidez hedatutako mezuaren gainean. Aitor Esteban EAJko diputatuak Konstituzioari muturreko defentsa’ egin izana egotzi dio erregeari; Marian Beitialarrangotia EH Bilduko diputatuak nabarmendu du Felipe VI.ak pertsonifikatzen duela "Estatuaren izaera ez-demokratikoa eta inposaketaren eta ezezkoaren aldekoa".

EAJ: "Catenaccio nazionala, ilusioa hedatzeko mezuaren ordez"

Aitor Esteban EAJko Diputatuaren iritziz, erregeak "catenaccio nazionala bultzatu zuen, Estatua amaitzear balitz bezala", eta ez zuen ilusiorik agertu mezuan, etorkizuneko erronken aurrean.

Bilbon egindako agerraldian, Estebanek esan du Felipe VI.aren mezua "etsigarria" izan dela; izan ere, Konstituzioaren babesarekin eta Espainiako unitatearekin tematu zen; ez zuen, hortaz, hitz egin azken hauteskundeek Estatuari zabaldu dioten aukeraren gainean.

Estebanek nabarmendu du Estatu-buruak azpimarratu zuela Espainiako historiaren errealitatearekiko eta espainiar guztien arteko interes eta estimuen komunitate kutunarekiko errespetua, konstituzio-izpiriturik onena indarra dagoenaren ideia elikatzen duten ezaugarriak direlakoan. Hala, Felipe VI.aren esanetan, konpromiso etikoa eskatu die espainiarrei, euren bihotzak batuz, herria handia izateko.

Estebanek galdetu dio bere buruari erregeak benetan ezagutzen dituen Espainia osatzen duten herri eta nazioen historia, eta deitoratu du ez duela ikusi herritar askok, Estatuan, ez dutela espainiarrak izateko sentimendu hori.

EH Bildu: "Estatuaren izaera ez-demokratikoa eta inposaketaren eta ezezkoaren aldekoa"

EH Bilduko diputatu Marian Beitialarrangoitiak adierazi du Felipe VI.ak "berriro" erakutsi duela "egunero-egunero Estatuko botereak praktikan jartzen dutena: Estatu espainiarraren izaera ez-demokratikoa eta inposaketaren eta ezezkoaren aldekoa". Haren ustez, Felipe VI.ak "inork baino hobeto pertsonifikatzen ditu ezaugarri horiek".

Beitialarrangoitiak erregearen Eguberriko mezuaren gainean hitz egin du; EH Bilduko diputatuak dio "beste behin", Felipe VI.ak "erritua" egin duela, eta, hala, "gogorarazi digu bera dela Estatu-burua, eta herritarrek ez dutela demokratikoki hautatu". EH Bilduko agintariak nabarmendu du EAEko herritarrek argi eta garbi hitz egin dutela: euskal gatazkarako irtenbide politikoaren alde egin dutela, euren etorkizun politiko eta soziala erabaki nahi dutela eta justizia sozialean oinarritutako gizarte-eredua nahi dutela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PNV-EAJ Espainiako Felipe VI.a argazkiak Gabonak argazkiak EH Bildu Bizkaia