Politika -
Katalunia
Inbestidura saio berri bat egitea baztertu du Kataluniako Parlamentuak
Larunbatean amaitzen da inbestidura saio berri bat deitzeko epea.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kataluniako Parlamentuko Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak uko egin diote, oraingoz, Generalitaterako presidente berria izendatzeko inbestidura saioa deitzeari, atzo CUPek Artur Masen inbestidura babestea baztertu ostean. Larunbatean amaitzen da inbestidura saio berri bat deitzeko epea.
Parlamentuko iturrien arabera, ostegunerako osoko bilkura bat deitu dute senatari autonomikoen izendapenari heltzeko, ordezkarien ganbera berria eratzeko egin behar den tramite arrunta.
Bilera laburra izan da eta ez dute pobreziari eta gizarte larrialdiari buruzko pleno monografikoaren gaia jorratu. Kataluniako Parlamentuko oposizioak pleno monografiko hori egitea eskatu zuen, baina Junts pel Sik eta CUPek atzeratu egin zuten Espainiako hauteskunde orokorrengatik.