Politika -
Auzitegi Nazionala
Miguel Angel Blancoren hilketaren kasua berriro ikertzea eskatu dute
Fiskalak Josetxo Arizkuren ‘Kantauri’ ETAko kidea ikertu nahi du, PPk zinegotzia hiltzeko agindua berak eman zuelakoan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Miguel Angel Blancoren bahiketaren eta hilketaren kasua berriro irekitzeko eskatu dio Fiskaltzak Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileari.
Fiskalak Josetxo Arizkuren ‘Kantauri’ ETAko kidea ikertu nahi du, 1997an PPko zinegotzia hiltzeko agindua berak eman zuelakoan.
Miguel Angel Carballo fiskalak egindako idatziak dioenez, Blanco bahitu zuen ETAko Bizkaia taldearen etxebizitzan ‘Kantauari’k idatzitako eta sinatutako bi gutun aurkitu omen zituzten, “bahiketa gauzatzeko agindua emanez”.
Miguel Angel Blanco 1997ko uztailean bahitu eta hil zuen ETAk.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea