Politika -
Izapidea
Felipe VI.ak Kongresuko alderdiak hartuko ditu astelehenetik aurrera
Ordezkaritza lortu duten hutagaitza guztiak hartuko ditu; Podemosen lauak bakoitza bere aldetik, baina ERCk uko egin dio gonbidapenari.
agentziak | erredakzioa
Felipe VI.a Espainiako erregea Kongresuan ordezkaritza lortu duten alderdi politikoekin elkartzen hasiko da datorren astean, eta hautagaitza bakoitza hartuko du Podemosen lauak bakoitza bere aldetik; baina ERCk uko egin dio gonbidapenari, erregeak Forcadell eta Puigdemont hartzen dituen arte.
Podemosek Kongresuan lau talde eratzeko duen nahiaren inguruan sortutako polemikaz aparte, Patxi Lopez Kongresuko presidenteak 15 alderdiren zerrenda helarazi zion atzo estatuburuari.
Estatuburuaren bileren ondoren, Patxi Lopezi jakinaraziko dio Espainiako Gobernurako presidentegaiaren proposamena, inbestidura ekitaldiari begira.
Astelehenetik ostiralera, eta txikienetik handienera, Zarzuela Jauregira joango dira Nueva Canarias, Foro Asturias, CC, UPN, EH Bildu, UP-IU, EAJ, En Marea Podemos, DiL, Compromis-Podemos, En Comu Podem, Ciudadanos, Podemos, PSOE eta PP.
Kongresuko Mahaiaren lehen bilera
Kongresuaren mahaiak lehenengo bilera egin du gaur, eta asteazkenean berriro bilduko da lehenengo erabakia hartzeko, Podemosek lau talde edukitzeko egin duen eskaeraren inguruan. PPk, PSOEk eta Ciudadanosek Mahaian dituzten ordezkariek eskaerari uko eginez gero, Podemosek, En Comu Podemek, En Mareak eta Compromis-Podemek beste hiru egun izango dituzte beste proposamen bat egiteko.