Politika -
Manifestazioa
Milaka pertsonak Jon Anzaren kasua argitzea eskatu dute Donostian
Manifestariek Estatuko Segurtasun Indarrei leporatu diete Anzaren heriotza. Bere gorpua Tolouseko gorputegian aurkitu dute 10 hilabetez desagertuta egon ostean.
Erredakzioa
Milaka pertsonak manifestazioa egin dute Donostian Jon Anzaren heriotzagatik protesta egiteko. Bere gorpua Tolouseko (Frantzia) gorputegi batean aurkitu dute hamar hilabete lehenago desagertutzat eman ostean.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak antolatu du manifestazioa eta Donostiako Boulevard-a ''Errepresioarekin eta gerra zikinarekin amaitu'' leloa zeraman pankarta baten atzetik.
Ertzaintzaren hainbat furgonetek manifestazioa zaindu dute eta manifestariek Estatuko Segurtasun Indarrei leporatu diete Anzaren heriotza, "Rubalcaba hiltzaile eta terrorista" eta "Poliziak torturatu eta hil egiten du" leloak oihukatuz.
Partaideen artean Jon Anzaren senideak eta Jone Goirizelaia, Rufi Etxebarria eta Tasio Erkizia bezalako ezker abertzaleko agintariak izan dira. Xabier Mikel Errekondo (ANV) Usurbilgo (Gipuzkoa) alkatea eta Ainhoa Etxaide LABeko idazkari orokorra ere bertan izan dira.