Politika -

Espainiako Gorteen osaketa

Gaur amaitzen da Kongresuko talde parlamentarioak proposatzeko epea

Arratsaldeko zortziak arteko tartea dute horretarako. Podemosek lau talde parlamentario izan nahi ditu: Pablo Iglesiasek gidatuko duena eta hiru gehiago, lurralde mailakoak.

Patxi Lopez Espainiako Diputatuen Kongresuko presidente aukeratu zuteneko argazkia. EFE
Patxi Lopez Espainiako Diputatuen Kongresuko presidente aukeratu zuteneko argazkia. EFE
Gaur amaitzen da Kongresuko talde parlamentarioak proposatzeko epea

1:12

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Diputatuen Kongresuan ordezkaritza duten alderdi politikoek arratsaldeko zortziak arteko epea dute talde parlamentarioei buruzko proposamenak egiteko. Podemosek lau talde parlamentario izan nahi ditu Kongresuan: Pablo Iglesiasek gidatuko duena eta hiru gehiago, lurralde mailakoak.

Gaur arratsaldean aurkeztuko dute euren proposamena Podemosek eta Kataluniako En Comú Podem, Galiziako En Marea eta Valentziako Compromís alderdiek. Podemosen nahiak, baina, bete-betean egiten du talka PPren eta Ciudadanosen irizpideekin, eta bi alderdi horiek baztertu egin dute Podemosek Kongresuan "lau ahots ezberdin" izatea.

Javier Maroto PPko Politika Sektorialeko idazkariordeak aurreratu duenez, Alderdi Popularrak errespetatu egingo du Kongresuko araudia talde parlamentarioen osaketa erabakitzerako garaian.

PSOE prest agertu da Podemosek "ahots propio eta bereizia" izatea ahalbidetzeko formulak bilatzeko, baina Gobernua osatzeko akordio bat adostea da "garrantzitsuena", sozialisten arabera.

Iñigo Errejon Podemoseko idazkari politikoak "keinu bat" egitea eskatu dio PSOEri. Hain zuzen ere, Podemosek lau talde parlamentario izatea onartzeko eskatu dio, horren esanetan, "borondate politikoa" besterik ez baita behar eta gerorako akordioetarako "keinua" litzatekeelako.

Bestalde, IUk, ERCk eta EH Bilduk akordioa lortu dute elkarrekin talde parlamentarioa osatzeko.

Kongresuko Mahaiak bihar, asteazkena, hartuko du aurkeztutako proposamenen inguruko erabakia. Dena den, proposamenen bat atzera botaz gero, hiru eguneko epea izango dute alderdiek alegazioak edota proposamen berriak aurkezteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua azken ordukoa Berriak Politika Hauteskunde orokorrak Espainian Espainia albisteak Alderdi politikoak Albisteak Podemos