Politika -
HAUTESKUNDEAK EAJ-N
Atutxa, Egibar, Suso eta Hualde, EAJren lurraldekako presidenteak
Alderdi barruko hauteskunde prozesua otsailaren 14an amaituko da, Iruñean egingo den batzarrean, Andoni Ortuzar berriro EBBko presidente izendatuta.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
EAJk gaur egindako batzarretan izendatu ditu lurraldeetako presidenteak. Hala, Itxaso Atutxa, Joseba Egibar, Jose Antonio Suso eta Unai Hualde burukideek Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako presidente karguak hartu dituzte, hurrenez hurren. Lantaldeetako kideak ere izendatuko dituzte.
Alderdi barruko hauteskunde prozesua otsailaren 14an amaituko da, Iruñean egingo den batzarrean, Andoni Ortuzar berriro EBBko presidente izendatuta.
Atutxak eta Egibarrek, beraz, karguan jarraituko dute, Bizkaiko eta Gipuzkoako jeltzaleen buruzagitzan. Araban, berriz, Xabier Agirreren lekukoa hartu dio Susok, ea gauza bera egin du Hualdek Manu Ayerdirekin Nafarroan. Izan ere, Azken hilabeteotan, jarduneko presidente izan da Hualde, Ayerdik Nafarroako Gobernura joateko jeltzale nafarren buruzagitza utzi zuenetik.
Iparraldeko zuzendaritza ere igandean berrituko dute, eta Paco Arizmendik hartuko du IBBren presidentetza, Txaro Goikolea ordezkatuz.
2015eko abenduaren 22an hasi zuen EAJk zuzendaritzak berritzeko prozesua.