Politika -
Los Alcazares
PPren udal gobernu osoa inputatu dute Murtziako herri batean
Prebarikazioa, funtzionario eroskeria, influentzia trafikoa eta funtzionarioek debekatuta dituzten negoziazioak egitea leporatu die.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
San Javier (Murtzia) herriko epaile batek inputatu egin du Los Alcazareseko udal gobernu osoa, PPkoa, ustelkeria egotzita. Hain zuzen ere, prebarikazioa, funtzionario eroskeria, influentzia trafikoa eta funtzionarioek debekatuta dituzten negoziazioak egitea leporatu die.
Alkatearen alaba (Iriana Bastida) eta udaleko idazkaria eta kontu-hartzailea ere inputatu ditu.
Herriko PSOEk kereila kriminala jarri zuen udal taldearen aurka. Izan ere, esleipen bat egiteko, hiru enpresari deitu zien, eta ez zuen lehiaketa publikoa egin, kostua 100.000 eurotik gorakoa bazen ere.
Epaileak esleipenaren agiri guztiak ematea agindu dio Udalari. Epea ere jarri dio horretarako: hilaren 26a baino lehen. Hala egin ezean, desobedientzia delitua eta laguntza ukatzea egotziko dio.