Politika -
Aguirrerekin dimisioa
Dimisioarekin Rajoy presionatu nahi izatea ukatu du Aguirrek
Bere erabakia publikoki zabaldu aurretik, Mariano Rajoykin hitz egin zuela esan du Esperanza Aguirrek: 'hizketaldi oso atsegina izan genuen, eta denean ados izan ginen elkarrekin', esan du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Esperanza Aguirre PPren Madrilgo presidente ohiak ukatu egin du bere dimisioaren bidez Mariano Rajoy Espainiako jarduneko presidentea presionatu nahi izan duenik. "Guztiz kontrakoa", zehaztu du.
Cope irrati-katean egin dioten elkarrizketan, atzo bere erabakiaren berri emateko komunikabideak deitu zituenean, ez zuela Rajoy politikoki presionatzeko inolako asmorik argitu du. Alderdi Popularraren zuzendaritza ia osoaren kontrako ikerketa abiatu berri du epaileak, legez kanpoko finantzaketa egotzita. Auzia lehertu eta berehala etorri da Aguirreren kargu uztea.
Bere erabakia publikoki zabaldu aurretik, Mariano Rajoykin hitz egin zuela esan du Esperanza Aguirrek: "hizketaldi oso atsegina izan genuen, eta denean ados izan ginen elkarrekin", esan du.
Alderdiaren babes osoa jaso duela azaldu du. Bateko eta beteko komunikabideetan zabaltzen diren "informazio nahasgarriak eta toxikoak" salatu ditu. Horren hitzetan, azken 30 urteotan halakoak zabaltzen ari dira bere jardunaren inguruan, baina berak ez omen du horiei erantzuteko astirik.
Alderdiaren ustezko legez kanpoko finantzaketaren harira zabaldukotako ikerketa dela eta, "ardura politikoagatik" eman duela dimisioa azpimarratu du Aguirrek.