Politika -

Mayor Orejari erantzuna

Lopez lehendakariak botoak lortzeko ETA erabiltzea egotzi dio PPri

Mayor Orejak egindako adierazpenen aurrean Patxi Lopezek erantzundakoa da. Izan ere, Gobernua ETArekin negoziatzen ari dela du eurodiputatuak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez Euskadiko sozialisten idazkari orokorrak eta lehendakariak "botoak lortzeko ETA eta gezurrak erabiltzea" egotzi dio PPri, bereziko Jaime Mayor Oreja eurodiputatuari.

Patxi Lopezek adierazpen hauek egin ditu Durangoko herriko etxea (PSE-EEren gizarte egoitza) berriro inauguratzeko egindako ekitaldian, izan ere 2009ko uztailaren 9an ETAk bonba bat lehertarazi zuen bertan.

Lehendakariaren esanetan, "bidean alderdikide asko utzi ditugu eta ez dugu onartuko inor etortzea ETArekin paktu bat dugula esatera hauteskundeak irabazteko".

"Ziztrinak eta lotsagarriak"

Mayor Orejak egindako adierazpenen aurrean Patxi Lopezek erantzundakoa da. Horretaz gain, adierazpen horiek "ziztrinak eta lotsagarriak" direla esan du lehendakariak.

"Hori esaten duenak bere burua deskalifikatu egiten du, ETAri esker botoak lortzea bilatzen delako", azaldu du Patxi Lopezek. Sozialistek ez dutela "liskar politikorako terrorismoa erabiliko" baieztatu du Lopezek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea