Politika -

Polemika

Alacanteko PPko zinegotzi bat: 'Francoren garaian primeran bizi ginen'

Ana Sala PPk Calp herrian duen zinegotziak hautsak harrotu ditu sare sozialetan.

Ana Sala PPko zinegotzia. Argazkia: Calpeko PPko Facebook profila
Ana Sala PPko zinegotzia. Argazkia: Calpeko PPko Facebook profila
Ana Sala PPko zinegotzia. Argazkia: Calpeko PPko Facebook profila

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPk Valentziako Erkidegoan duen zinegotzi batek polemika handia piztu du sare sozialetan, diktadura frankista goratu baitu Facebooken idatzitako iruzkin batean. "Zer diktadura eta zer demontre. [Francoren garaian] Primeran bizi ginen", esan du, hain zuzen ere, lamarinaplaza.com egunkariak jakinarazi duenez.

Adierazpen horren egilea Ana Sala PPk Calp herriko (Alacant) udal gobernuan duen bozeramailea da. Asteazkenean idatzi zuen iruzkina.

Hain justu, "ziur naiz jaso nuen mundua egunen batean utziko dudana baino hobea izan zela", jarri zuen Facebooken. Orduan, erabiltzaile batek zera erantzun zion: "Kaixo Ana, zu ez zinen jaso diktadura garaian?".

Galdera horri erantzuteko, Salak hurrengoa idatzi zuen: "Bai, eta ez dakizu zer zoriontsu izan ninten. Zer diktadura eta zer demontre. Primeran bizi ginen. Zoriontsu nintzen. Calpen. Eta ez dut oroipen txarrik, ez erreminik".

lamarinaplaza.com webgunearen arabera, ez da lehen aldia zinegotzi honek antzeko polemika bat piztu duena. Izan ere, aspaldi, herriko lau kaleri lehen lau alkate frankisten izenak jartzea proposatu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak PP Espainia argazkiak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Valentzia gaur