Politika -
Zortzi atxilotu zituzten
Iparraldean atxilotuetako bi auzipetu egingo dituzte
Azken urteetan"Euskal Herria ez da salgai" lelopean higiezinen agentzien eta turismo-guneen aurka egindako erasoen harira atzemandako beste seiak aske utzi dituzte.
Erredakzioa
Asteon Iparraldean atxilotutako zortzi pertsonetako bi terrorismoaren aurkako Fiskaltzaren aurrean eramango dituzte larunbat honetan, Parisen.
Hain zuzen ere, "Euskal Herria ez da salgai" lelopean azken urteetan higiezinen agentzien eta turismo-guneen aurka egindako erasoen harira atzeman zituzten.
Ikerketaren iturriek baieztatu dutenez, atxilotutako beste sei pertsonak aske utzi dituzte.
Ikertzaileek esan dute atxilotuta jarraitzen duten bien ADN laginak topatu dituztela erasoak izan diren leku batzuetan.
Horrenbestez, biak auzipetu egingo dituzte larunbat honetan.