Politika -

Ustelkeria

Ignacio Gonzalez Madrilgo Erkidegoko presidente ohia inputatu dute

Enrique Cerezo Atletico Madrileko presidentea ere inputatu dute, Gonzalezek Esteponan duen luxuzko atikoaren auziaren baitan.

Ignacio Gonzalez Madrilgo Erkidegoko presidente ohia. EFE
Ignacio Gonzalez Madrilgo Erkidegoko presidente ohia. EFE
Ignacio Gonzalez Madrilgo Erkidegoko presidente ohia. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esteponako (Malaga) epaile batek inputatu egin ditu Ignacio Gonzalez (PP) Madrilgo Erkidegoko presidente ohia eta Enrique Cerezo Atletico Madrileko presidentea, lehenengoak Andaluziako herri horretan duen luxuzko atikoaren auziaren baitan.

Gonzalezek eta Cerezok apirilaren 18an deklaratuko dute, 10:00etan.

Fiskaltzak funtzionario-eroskeria eta kapitalak zuritzea egotzi dizkie, eta Jose Manuel Villarejo eta Enrique Castaño poliziaburuek 2011ko azaroan Ignacio Gonzalezekin izan zuten solasaldi baten grabazioa erakutsi nahi die auzitegian.

Madrilgo presidente ohiaren emaztea, Lourdes Cavero, ere inputatu du epaileak, delitu berberak egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Albisteak Alderdi Popularra Ustezko ustelkeria politikoa albisteak Gaurko azken ordukoa Madril albisteak gaur