Politika -

Taula operazioko sumarioa

Valentziako PPko zinegotzi ohia: 'Ustelkeria politikoa erabatekoa zen'

Maria Jose Alcon Valentziako Udaleko zinegotziari grabatutako hainbat elkarrizketak agerian uzten dute dirua zuritzeko trama.

Foruduna izaki, Valentziako epaileak ezin du Rita Barbera inputatu. Artxiboko irudia: EiTB
Foruduna izaki, Valentziako epaileak ezin du Rita Barbera inputatu. Artxiboko irudia: EiTB
Foruduna izaki, Valentziako epaileak ezin du Rita Barbera inputatu. Artxiboko irudia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Jose Alcon Valentziako Udaleko PPko zinegotzi ohiari grabatutako telefono elkarrizketa batzuen arabera, Valentziako PPn "diru beltz asko zegoen" eta "ustelkeria politikoa erabatekoa" zen. Valentziako Udaleko Talde Popularrean ustez izandako diru zuritzeagatik ikerketapean dagoen 50 pertsonetako bat da.

Taula operazioko sumarioak Maria Jose Alcon zinegotzi ohiari eta horren seme Vicente Burgosi grabatutako telefono elkarrizketak biltzen ditu, eta elkarrizketa horiek agerian uzten dute dirua zuritzeko trama.

Alconi 2015eko apirilean grabatutako elkarrizketa batean, honakoa esan zuen: "Nik dirua zuritzeko transferentzia bat egin behar nien, hau da, erabateko ustelkeria politikoa (...) eta 500 euroko bi billete jasoko nituen bueltan".

Ondoren, dirua nola zuritzen duten galdetu zion semeak, eta honakoa erantzun zion amak: "Haiek diru beltz asko dute (...), alderdiko enpresena, enpresena, batzordeena, ustelkeriarena (...) Azaleratu ezin duten dirua da".

Diru hori Mari Carmen Garcia-Fuster Valentziako PPko idazkariak eman ziola esan zion zinegotzi ohiak semeari, eta berak diru hori "transferentzia bidez" itzultzen zuela, zuritzeko.

Grabatuta dagoen beste elkarrizketa batean, Valentziako Udaleko Talde Popularrak 500 euroko zenbat billete dituen galdetu zion Vicente Burgosek amari, eta horrek hauxe erantzun zion: "Zuk behin esan zenidan moduan, eta arrazoi osoa daukazu, herrialde honetan ustelkeriak baino ez du funtzionatzen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Alderdi Popularra Espainia albisteak Ustelkeria politikoa gaur Ustelkeriaren mapa politika Eguneko albisteak