Politika -

Batasunaren kontrako epaiketa

Anasagasti: "Otegik eginbeharreko bat du kartzelatik kanpo"

Espetxean egoteko Otegik zer egin duen galdetu du eta gehienez "gustukoak ez diren gauzak" esan dituela adierazi du; "baina teoria horren arabera PP erdia kartzelan egon beharko litzateke", esan du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Anasagasti EAJren senatariaren arabera, "izugarrikeria" da Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Arnaldo Otegirentzat, Rufi Etxeberriarentzat eta Joseba Permachentzat 12 urteko kartzela-zigorra eskatu izana. Eskaerak aurrera ez egitea eta Otegi libre geratzea espero duela esan du, "eginbeharreko bat duelako".

Info7 irratian adierazi duenez, "egindakoak ordaindu egiten dira azkenean" bezalako adierazpenak entzun zituen atzo Madrilen.

"Zer egin du Otegik? Gehienez, batzuentzat gustukoak ez diren gauzak esan ditu, baina hori ez da nahikoa 12 urteko kartzela-zigorra ezartzeko; teoria horren arabera, PP erdia espetxean egon beharko litzateke", azpimarratu du.

Anasagastiaren iritzian, "fronte espainiarrak" ez du borondaterik Euskadin aurrerapenak egoteko eta bere helburua PSE eta PPren arteko hitzarmenak "funtzionatzen jarraitzea baino ez da".

"Aberri Egunean agerian geratu zen: Pastorrek mesprezuzko adierazpenak egin zituen, PSEk 1979a arte Aberri Eguna ospatu duen arren. Une honetan Alderdi Sozialistaren interes bakarra PPrekin duen hitzarmena mantentzea da", azaldu du.

Gauzak horrela, Anasagastik esan du PSEri eta PPri ez zaiela "inondik inora ere interesatzen" normalkuntza politikoa lortzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea