Politika -
Hurrengo hauteskundeetan
"EAk eta ezker abertzaleak xede komun baten alde egin behar dute"
Peio Urizarren (EA) arabera, ezker abertzaleak "argi utzi du" bere aukera politika dela eta ETAren atentatu bat mugimendu soberanista komunari "min handia" egin ahal dio.
Erredakzioa
Peio Urizar Eusko Alkartasuneko idazkari orokorrak adierazi duenez, EAk eta ezker abertzaleak 2011ko udal eta foru hauteskundeetan "emaitza komun" bat lortzeko lan egin behar dute.
Urizarrek Europa Press agentziari egindako adierazpenen arabera, Frantziako poliziaren hilketa atentatu bat izango balitz, ezker abertzalearen erantzuna askoz "sendoagoa" izango litzake. Horretaz gain, banda armatuak beste atentatu bat egitekotan ezker abertzaleak ETArekin harremanak moztuko dituela esan du.
Eusko Alkartasuneko buruak azaldu duenez, bere alderdiak eta ezker abertzaleak lan egin beharko dute "2011ko hauteskundeetan emaitza komuna lortzeko", baina helburu hau "epe laburrean" jarrita ez dutela azaldu du, eta "hauteskunde hauetan ez bada, hurrengoetan izango da", esan du Uruizarrek.
Bere ustez, ezker abertzaleak "argi utzi du" bere aukera politika dela eta ETAren atentatu bat mugimendu soberanista komunari "min handia" egin ahal dio, proiektua geldiarazteaz gain.
Bitartean, EAk "zubiak jarrita eta ateak zabalik" mantenduko dituela esan du Urizarrek, "gurpil artean makilarik jarri gabe, ahalik eta lasterren emaitza eraginkor bat izateko".
Nazioarteko bitartekariak EAko idazkari orokorrak adierazi duenez, ETAk nazioarteko bitartekariei kasu egin behar die eta behin betiko su-etena deitu. Horretaz gain, "banda armatuak egin dezakeen gauzarik hoberena desagertzea da eta ezker abertzaleak bere lana egin dezala utziz", gaineratu du.