Politika -

Bartzelonan

CUPek manifestazioa deitu du maiatzaren 7rako Bartzelonan

Manifestazioan parte hartzeko deia egin diete katalanei, independentziaren mesedetan 'desobedientzia' aldarrikatzeko.

CUPek manifestazioa deitu du maiatzaren 7rako Bartzelonan. Artxiboko irudia: EiTB
CUPek manifestazioa deitu du maiatzaren 7rako Bartzelonan. Artxiboko irudia: EiTB
CUPek manifestazioa deitu du maiatzaren 7rako Bartzelonan. Artxiboko irudia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CUPek manifestazioa deitu du datorren maiatzaren 7rako Bartzelonan, Auzitegi Nazionalak CUPeko hainbat kideren kontra zabaldutako ikerketaren kontra.

Bartzelonako Fossar de les Moreres plazan egindako ekitaldian, Montserrat Venturos Bergako alkate den CUPeko kideak manifestazioan parte hartzeko deia egin die katalanei "independentziaren mesedetan eta beldurrik gabe desobedientzia aldarrikatzeko".

Bestalde, Espainiako polizia judizialaren rola jokatzeari eta Esquadra Mossoak Auzitegi Nazionalaren beso betearazlea izateari uzteko eskatu dio Benet Salellas CUPeko diputatuak Generalitateko Barne Kontseilaritzari.

Halaber, gaurko ekitaldian parte hartu dute Joan Coma Capgirem Vic udalerriko zinegotziak eta Dani Cornella Celra udalerriko alkateak, hurrenez hurren, sedizioa bultzatzea eta abenduaren 20an estelada jartzea leporatuta ikertuak izaten ari direnak.

Kataluniako hogeita hamar udal inguru ikerketapean daude eta litekeena da independentziaren aldeko ebazpena onartu zuten 280 udalerri katalanak ere ikertuak izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Katalunia Berriak Politika Kataluniako erreferenduma gaur Gaurko azken ordukoa Kataluniako hauteskundeak Protestak gaur