Politika -
'Gurtel' auzia
Auzipetuek "euren eserlekuak uztea" eskatu du Aguirrek
Alberto Lopez Viejo, Benjamin Martin eta Alfonso Bosch diputatuek euren eserlekuak uztea eskatu du Madrilgo presidenteak Parlamentuko osoko bilkuran.
Erredakzioa
Sei hilabetetan aurrenekoz, Alberto Lopez Viejo, Benjamin Martin eta Alfonso Bosch diputatuei "euren eserlekuak uzteko" eskatu die gaur irmoki Esperanza Aguirre Madrilgo Erkidegoko presidenteak. Hiru diputatuak ''Gurtel'' auzian auzipetuta daude.
PPko parlamentariek Aguirreren hitzak txalotu dituzte, izan ere, gero eta deserosoago ziren ostegunero ustezko hiru ustelak bertan ikusi beharrarekin.
Alderdi Popularreko taldearen iturriek jakitera eman dutenez, Aguirrek Ganberaren aurrean aktak eskatu izana oso garrantzitsutzat jo dute PPko diputatuek.
Akta pertsonala dela eta berak ezin zuela ezer egin esan du Madrilgo presidenteak orain arte.
Iragan astean sumario-sekretua kendu zutenetik oposizioak gogor kritikatu du hiru diputatu hauekiko PPk izandako jarrera. Benjamin Martin eta Alfonso Bosch delitu larriak egiten dituzten adingabeen kontrako zigorrak gogortzeko bozketan azaldu ziren iragan ostegunean eta oposizioak "lotsagabekeriatzat" jo zuen.