Politika -

Isuna jarri zioten

Aznarrek salaketa jarriko du, bere zerga datuak ezagutaraztea egotzita

Zerga Agentziak 70.000 euroko isuna ezarri zion agintari ohiari, zergak ez ordaintzeagatik.

Jose Maria Aznar. EFE
Jose Maria Aznar. EFE
Aznarrek salaketa iragarri du, bere zergak azaleratzeagatik

1:15

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Maria Aznar Espainiako Gobernuko presidente ohiak iragarri du salaketa aurkeztuko duela Estatuko Fiskaltza Nagusiaren aurrean, "zerga datuak ezagutarazi izana" leporatuta. Izan ere, joan den astean, Ok diario egunkariak publikatu zuen Zerga Agentziak 70.000 euroko isuna ezarri ziola agintari ohiari, zergak ez ordaintzeagatik.

Aznarren esanetan, salaketaren helburua da "zerga-emaile guztiek duten konfidentzialtasun eskubidea defendatzea".

Presidente ohiak azaldu du Ogasunarekin "irizpide desadostasunak" izan dituela, baina hori ez dela "iruzurra" izan.

Ok diario egunkariaren arabera, Aznarrek elkarte instrumental bat erabili zuen, zergak ordaintzea saihesteko.

Horren ildotik, Cristobal Montoro Ogasun ministroak adierazi zuen Zerga Agentziak berdin tratatzen dituela pertsona guztiak, eta ohikoa dela zerga-emaileei azterketak egitea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika PP Espainia albisteak Ustezko ustelkeria politikoa albisteak Eguneko albisteak