Politika -

Ustelkeria

Granadako alkateak dimisioa eman du

Jose Torres Hurtado atxilotu egin zuten joan den astean, ustelkeria auzi batean nahasita baitago.

Jose Torres Hurtado Granadako alkate ohia. EFE
Jose Torres Hurtado Granadako alkate ohia. EFE
Granadako alkateak dimisioa aurkeztu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Torres Hurtado Granadako alkateak eta Isabel Nieto Hirigintza zinegotziak (PPkoak biak) dimisioa eman dute astelehen honetan. Joan den astean, bi agintariak atxilotu egin zituzten, beste 15 pertsonarekin batera, ustelkeria auzi bat dela eta.

Dimisioen berri Sebastian Perez Granadako PPko presidenteak eman du, eta berak ere udalean zuen kargua utzi du (alkateorde zen).

Perez Luis Salvador Granadako Ciudadanoseko buruari zuzendu zaio, eta jada udalean zentsura mozioa aurkezteko "aitzakiarik" ez duela esan dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Albisteak Alderdi Popularra Espainia argazkiak Ustelkeria politikoa gaur Eguneko albisteak