Politika -

Valentzia

Barberari 'ustela' deitu diote etxe ondoan egindako pintada batean

Valentziako PPk gaitzetsi egin du "ekintza bandalikoa".

Barberaren etxe ondoan agertu da pintada. EFE
Barberaren etxe ondoan agertu da pintada. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rita Barbera Valentziako alkate ohi eta PPko senataria bizi den etxebizitza ondoko atean haren kontrako pintada agertu da goizean. "Rita, ustela, hormara" idatzi dute bertan.

12:10ean, margolari bat joan da Valentzia erdiguneko toki horretara, pintada estaltzera.

Valentziako Alderdi Popularrak oharra kaleratu du "ekintza bandalikoa" gaitzesteko. Isabel Boningek zuzentzen duen alderdiaren arabera, "adierazpen askatasuna gorabehera, bortxazko ekintza oro" gaitzetsi dituzte "beti", eta etorkizunean ere hala egingo dute.

"Mota honetako indarkeriazko jarrera hauek sustatzen ari direnak" ere hizpide hartu dituzte oharrean. Boningek berak kazetariei esan dienez, "batzuek adierazpenen tonua jaitsi beharko lukete, euren jarrerekin ekintza bandalikoak egitera bultzatzen baitute jendea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak PP Espainia argazkiak Gaurko azken orduko albistea