Politika -
Ustelkeria
Valentziako Udaleko PPren kontu korrontea bahitu egin du epaileak
PP pertsona juridiko gisa inputatuta dago auzi honetan, dirua zuritzea egotzita.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Valentziako 18. instrukzio epaitegiko arduradunak bahitu egin du Valentziako Udaleko PPren kontu korrontea, ustez bertan sartu baitzuten zuritutako dirua.
Hain zuzen ere, kontu korronte horren kudeatzaileak nortzuk diren eta zenbat diru duen zehaztea eskatu dio bankuari. Gainera, operazioak egitea galaraztea ere agindu du.
Fiskalak eskatuta hartu ditu neurriak epaileak. Ministerio Publikoak inputatuetako baten kontua blokeatzea ere eskatu zuen, baina epaileak errefusatu egin du.
Orotara 47 pertsona daude inputatuta auzian, eta PP pertsona juridiko gisa. Iazko hauteskunde kanpainan dirua zuritu ote zuten ikertzen ari da Justizia.