Politika -

Auzitegi Nazionala

24 pertsona auzipetuta, aita santuak Valentziara egindako bisitagatik

Pantaila erraldoien eta megafoniaren kontratazioan gutxienez 8 delitu egin zituztela ebatzi du epaileak.

Juan Cotino Valentziako Gorteetako presidente ohia. EFE
Juan Cotino Valentziako Gorteetako presidente ohia. EFE
Juan Cotino Valentziako Gorteetako presidente ohia. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose de la Mata Auzitegi Nazionaleko epaileak 24 pertsona auzipetu ditu, tartean Juan Cotino Valentziako Gorteetako presidente ohia, 2006an aita santuak erkidego horretara egin zuen bisitan hainbat irregulartasun egin izana egotzita.

Hain zuzen ere, pantaila erraldoien eta megafoniaren kontratazioetan gutxienez 8 delitu egin zituztela ebatzi du epaileak.

Cotinoz gain, De la Matak Pedro Garcia Gimeno RTVVko zuzendari ohia eta Gurtel ustelkeria sareko buruak (Francisco Correa, Pablo Crespo, Alvaro Perez Biboteduna eta Jose Ramon Blanco Balin) ere auzipetu ditu Auzitegi Nazionalak.

Epailearen esanetan, Correaren enpresek hainbat kontratu publiko lortu zituzten aita santuaren bisitarako, modu irregularrean. Horien bidez, Correak berak funts publikoak jaso zituen, eta aberastu egin zen horiekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Alderdi Popularra Ustezko ustelkeria politikoa albisteak Aita santua bideoak Biografia Bergoglio Albisteak Zer gertatu da Castellonen? Vatikanoko azken ordukoa