Politika -

Espainiako hauteskundeak

Matute, Beitialarrangoitia eta Otero, EH Bilduren EAEko zerrendaburuak

Koalizio abertzaleak goitik behera aldatu ditu ekainaren 26ko zerrendai, abenduaren 20rako aurkeztutakoekin alderatuta.

Oskar Matute Bizkaiko zerrendaburua izango da. EiTB
Oskar Matute Bizkaiko zerrendaburua izango da. EiTB
Oskar Matute Bizkaiko zerrendaburua izango da. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marian Beitialarrangoitia, Oskar Matute eta Mikel Otero izango dira EH Bilduren zerrendaburuak Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban, hurrenez hurren, ekainaren 26ko hauteskunde orokorretan. Hernaniko alkate ohia da postua errepikatuko duen bakarra.

Koalizio abertzaleak hautagaitzen proposamenak aurkeztu ditu gaur, eta orain herriz herri eta auzoz auzo berretsi beharko dituzte militanteek.

Gipuzkoan, Marian Beitialarrangoitia izango da berriz zerrendaburu. Haren atzean daudenak, denak berriak abenduaren 20ko hauteskundeetarako aurkeztutako hautagaitzekin alderatuta: Iñaki Ostolaza enpresaburua, Aitzol Cajaraville ArcelorMittallen LABek duen ordezkaria, Eraitz Saez de Egilas ikaslea, Maria Serrano langile soziala eta Jokin Aranalde preso ohia.

Besteak beste, Rafa Larreina, Maite Sarasua eta Lohitzune Txarola geratu dira kanpo, duela bost hilabeteko zerrendarekin konparatuta.

Bizkaiko zerrendan, Oskar Matute Alternatibako burua izango da lehena, Onintza Enbeita bertsolariaren ordez. Ondoren honakoak daude: Itziar Abellanal, Jon Iñarritu, Iratxe Arriola, Mikel Argiñarena, Maria Apellaniz, Adrian Fuentes, Enbeitia bera, Pedro Macho, Irantzu Valera eta Juan Karlos Goienetxea.

Araban, Mikel Otero frackingaren aurkako mugimenduko ekintzaileak hartuko du zerrendaren lehen tokia, Iker Urbinaren lekukoa hartuta. Haren ondoren, hauek daude: Aitziber Salazar, Pablo Gorostiaga, Esti Besa, Iñaki Martin, Veronica Domingo eta Urbina bera.

Senaturako zerrendetan, EH Bilduk Alberto Unamunzaga, Maite Sarasua eta Joanes Roso proposatu ditu Gipuzkoan; Begoña Landa, Arkaitz Fullaondo eta Angelita Burgoa, Bizkaian; eta Eba Lopez Arroyabe, Iker Garcia de Eulate eta Izar Mendiguren, Araban.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Berriak Politika Zer gertatu da Bizkaian? Albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako hauteskunde orokorrak gaur EH Bildu Gipuzkoa Gaurko azken orduko albistea