Politika -

Erreakzioak

Basagoiti:"Ergel batek bakarrik sinistu ditzake Batasunaren hitzak"

PPko presidentearen hitzetan, "pertsona normal batek" ez luke Batasunaren azken adierazpena sinistu behar, "abesti berdinarekin laugarrenez etorri zaizkigulako".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker Abertzaleak egindako azken adierazpena "aurretik ezagutzen genuen abesti baten doinua" daukala uste du Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak. Honen harian, azken urteetan ETAren hiru su eten eta beste hainbeste negoziazio prozesu eman direla gogoratu du popularren presidenteak.

Zentzu honetan, "orain laugarren prozesu bat baldin badator, Batasuna ETAtik aldendu egingo dela pentsatuz, ergel batek bakarrik sinestu ditzake Batasunaren hitzak, ez pertsona normal batek, abesti berdinarekin laugarrenez etorri zaizkigulako”, esan du Onda Cero irratian.

ETAk egin behar duena, Basagoitiren ustez, "armak entregatu, barkamena eskatu eta Justiziaren eskuetan bere burua utzi".

"Eta egiten ez badute, egitera beharko ditugu, azken garaian aurrera pausu nabarmen eman ditugulako".

Bere ustez, ETA barruan "gero eta etsipen handiagoa dago", lehen baino "zailago" daukatelako. "Polizia haien atzetik dabil eta Jaurlaritzaren mezua argia da", gaineratu du.

"Mesedez, laugarren prozesua inork ez dezala hasi, inongo ergelik ez dezala horien ezer sinistu", bukatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea