Politika -
Bizkaiko PP
Aldecoak salaketa jarri du PPren aurka, bidegabeko kaleratzea egotzita
Bizkaiko PPko gerente ohia martxoan kaleratu zuten, hainbat irregulartasun egin zituelakoan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Arturo Aldecoa Bizkaiko PPko gerente ohiak salaketa aurkeztu du alderdiaren aurka, bidegabeko kaleratzea egotzita. Horregatik, kargua berreskuratzea eskatu du.
Alfonso Alonso EAEko PPko presidenteak martxoaren 22an kaleratu zuen Aldecoa, hainbat irregulartasun egin zituelakoan. Horren ildotik, 2015ean justifikatu gabeko 101.000 euroko gastuak egin izana leporatu zion.
Apirilaren 25ean, aldeek adiskidetze-egintza egin zuten, baina ez zuten akordiorik lortu. Hori dela eta, Aldecoak salaketa aurkeztu du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea