Politika -

Valentziako metroaren istripua

Camps: 'Inork ez zidan esan metroan segurtasun arazorik zegoenik'

Valentziako Gobernuko presidente ohiak deklaratu egin du 2006ko metro istripua argitzeko ikerketa batzordean.

Francisco Camps, ikerketa batzordean. EFE
Francisco Camps, ikerketa batzordean. EFE
Francisco Camps, ikerketa batzordean. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francisco Camps Valentziako Generalitateko presidente ohiak adierazi du "onena" eman zuela metro istripua jazo zenean, eta gauzak "ahalik eta hoberen" egiten saiatu zela.

Valentziako metroaren istripua 2006ko uztailaren 3an jazo zen, eta, horretan, 43 pertsona hil ziren, eta 47 zauritu.

Gaur, istripuaren kausak argitzeko Valentziako Parlamentuan osatutako ikerketa batzordean deklaratu du Campsek. Hitzaldiaren hasieran, “doluminak” adierazi dizkie biktimen senideei.

Campsek ukatu egin du Canal 9 telebista-kate publikoan "itzalaldi informatiboa" egon izana, eta hedabideak "askeak" direla gaineratu du.

Bestalde, diputatuek galdetuta, Campsek esan du inork ez ziola "inoiz" esan metroaren 1. Linean "segurtasun arazorik" zegoenik. "Inbertsioetan murrizketak zeudela jakin izan banu, esku hartuko nukeen", ziurtatu du.

Biktimentzako diru-laguntzei dagokienez, presidente ohiak gogorarazi du dekretu bat onartu zuela, "Biescaseko tragediarenaren antzekoa", "legeak baimendutako kopuru handienera heltzeko helburuz".

Hainbat hedabideren arabera, HM Sanchis enpresak prestatu egin zituen hainbat pertsonaren deklarazioak, duela urte batzuk egindako ikerketa batzordera begira. Compromiseko diputatuak horri buruz galdetu dio Campsi, eta horrek erantzun du egunkari batzuk ez dituela "inoiz" irakurtzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Alderdi Popularra Espainia Epaiketak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Trenen Istripuak Valentzia gaur