Politika -

Bisita Kataluniara

Kataluniako Parlamentuko presidenteak Arnaldo Otegi hartuko du

CUPek gonbidatuta izango da Sortuko idazkari nagusia ganberan. PPk, Ciutadansek eta PSCk bisita kritikatu dute.

Otegi, artxibozko argazki batean. EiTB
Arnaldo Otegi. EiTB
Otegi, artxibozko argazki batean. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidenteak harrera ofiziala egingo dio asteazken honetan Arnaldo Otegi Sortuko idazkari nagusiari, azken honek ganberara egingo duen bisitaren baitan.

CUPek gonbidatuta izango da Otegi Parlamentuan. Bisitarekin oso kritiko agertu dira PSC, PPC eta Ciutadans (C'S) alderdiak, eta herritar talde batek sinadura bilketa abiatu du bilera bertan behera geratu dadin.

Polemika gorabehera, eta "alderdi bateko idazkari nagusia den artean", Forcadellek Otegi Parlamentuan hartuko duela baieztatu dute ganberako iturriek.

Bilera Forcadellen bulegoan izango da, bazkalorduan (14:00ak igarota), parlamentariek mokadutxo bat hartzeko erabili ohi duten atsedenaldia baliatuta.

Aurretik (12:30ean), Kataluniako Parlamentuko Kanpo Harremanetarako eta Lankidetzarako Batzordeko kideekin bilduko da Otegi, CUPek gonbidatuta. Aurretik ere tankerako batzarra egin ditu batzorde honek beste buruzagi politikoekin.

Arratsaldean, Centre Internacional Escarre per les Minories Etniques i Nacionals (CIEMEN) zentroak antolatuta, hitzaldia du aurreikusita Sortuko idazkari nagusiak.

Kataluniako PPk eta C'sek gutuna bidali diote Forcadelli, bilera bertan behera utz dezan. PSCk iragarri du ez dela batzordeko bilerara joango, Otegiren "hauteskunde tourra" dela argudiatuta.

Sinadura bilketa

Bestalde, bisitaren kontrako sinadura bilketa abiatu du herritar talde batek change.org plataforman. Ostiraletik ia 5.000 sinadura bildu dituzte 'Dignitat al Parlament. Stop Otegi' lelopean (Duintasuna Parlamentuan. Otegiri, Stop).

"Terrorismoagatik zigortutako eta kargu publikoan aritzeko debeku berezia duen pertsona bat demokraziaren heroi moduan hartzea iraingarria da. Parlamentuaren duintasunaren kontrakoa da", esan du Terexa Freixas Konstituzio zuzenbideko irakasle eta sinadura bilketaren sustatzaileetako batek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi berriak Katalunia Berriak Politika Albisteak Alderdi Sozialista Alderdi Popularra Sorturen albisteak Alderdi politikoak Ciudadanos alderdia Albisteak