Politika -

Eraso informatikoa

Anonymousek 2011ko bozetan egindako erasoak epaitzen hasiko dira

Fiskaltzak bost urteko zigorrak eskatzen ditu ustez ‘hacker’ talde horrek Espainiako Estatuan dituen ordezkari nagusientzat.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gijongo Auzitegia Anonymous taldeko hiru ustezko kide (Poliziaren arabera, Espainiako Estatuko ordezkari nagusiak dira) epaitzen hasiko da gaur, 2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetan Kongresuaren, Hauteskunde Batzorde Nagusiaren eta UGTren webguneak blokeatzeko eraso informatikoa egin izana leporatuta.

Fiskaltzak bost urte eta lau hileko espetxea eskatzen du birentzat, eta bost urtekoa bestearentzat, talde kriminaleko kide izatea eta kalteak egitea egotzita.

Anonymousek eremu informatiko edo webgune bat izan ohi du bere erasoen jomuga. Aldi berean eskaera ugari egiten die, eta webguneek normalean ez dute horiei erantzuteko gaitasunik izaten; ondorioz, blokeatu egiten dira eta erabiltzaileak horiek erabiltzeko aukerarik gabe geratzen dira.

Fiskaltzaren ondorioen jasotzen dituen idatziaren arabera, Anonymousek hauteskunde-prozesua oztopatzeko bi eraso egin zituen 2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetan.

"Spanish Revolution" lelopean, Hauteskunde Batzorde Nagusiaren eremu informatikoaren kontrako erasoa egin zuen, eta UGT sindikatuaren eta Kongresuaren webguneei ere eraso zien.

Eraso horrek eragin handia izan omen zuen Hauteskunde Batzordearen posta elektronikoko zerbitzuan eta webgunean, eta oztopatu egin zituen hauteskunde-prozesuko izapideak, bi egunean ia 350.000 mezu jaso baitzituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak albisteak Epaiketak bideoak Gaurko azken ordukoa