Politika -
Udala
Marotok Gasteizko eledun karguko soldata osoa kobratzen segituko du
PPk salatu du soldata % 40 jaisteko eskaera ez dela onartua izan udalean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Javier Maroto Gasteizko PPko bozeramaile eta Estatuko PPko Sektore Ekintzako idazkariak soldataren % 100 mantenduko du Arabako hiriburuko udalean, porrot egin baitu alderdi popularrak soldata % 40 jaisteko egindako eskaerak.
Gaurko udalbatzan, PPk jarduera esklusiboen araua aldatzea eskatu du, Marotok soldataren % 60 kobratzeko. Izan ere, bozeramaile kargua ez du Marotok duen bakarra.
PPren esanetan, EAJk eta PSEk "hitza eman zuten atzo" jaitsiera babesteko, baina azkenean ez dute egin.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea