Politika -
Igandeko adierazpenen harira
Egibar "fanatikoa eta taliban utopikoa" dela esan du Basagoitik
Euskadiko PPko presidenteak EAJri ohartarazi dionez, "hitza jaten" ez badute, "lanari, ekonomiari eta enpresari izan beharrean, jarrera independentistari lehentasuna ematen dioten" irudia emango dute.
Erredakzioa
Pasadan igandean Joseba Egibar EAJko bozeramaileak egindako adierazpenek haizeak harrotu dituzte. "Euskal enpresak espainiarrak ez direla eta Espainiarako lan egin behar ez dutela" irizteagatik, Egibar "independentista, fanatikoa eta taliban utopikoa" dela esan du Antonio Basagoiti, Euskadiko PPko presidenteak.
Punto Radio eskainitako elkarrizketan, Egibarrek "zuzendu nahi izan" arren "esandakoa esan zuela" adierazi du Basagoitik eta EAJk "hanka sartu" duela gaineratu du.
Horren karietara, Euskadiko PPko presidenteak EAJri ohartarazi dionez, "hitza jaten" ez badute, "lanari, ekonomiari eta enpresari izan beharrean, jarrera independentistari lehentasuna ematen dioten" irudia emango dutela.
Bake Plana
"Indarkeria begi onez ikusiko duten gazterik ez egotea" helburu duen Bake Planaren adostasun ezaren inguruan, EAJri proiektuarekin "bat egitea" eskaini diotela azpimarratu du Basagoitik.