Politika -

Terrorismoa

ETAren inguruko agiri ugari eman dizkio Frantziak Espainiari

Urteetako borrokan, Frantzian, ETAri atzemandako agiri askoren egoera prozesala, fisikoa eta erabilgarritasunari buruzko informazio zehatza da.

Jorge Fernandez Diaz jarduneko Barne ministroa. Artxiboko irudia: EFE
Jorge Fernandez Diaz jarduneko Barne ministroa. Artxiboko irudia: EFE
Jorge Fernandez Diaz jarduneko Barne ministroa. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oraindik ere judizialki argitu gabe dauden ETAren hilketak ikertzeko balio dezaketen agiri ugari entregatu dizkio Frantziako Gobernuak Espainiari, Barne Ministerioak jakinarazi duenez. Era berean, Terrorismoaren Biktimen Memoria Zentroarentzako informazio baliagarria izan daiteke.

Jorge Fernandez Diaz jarduneko Barne ministroak Bernard Cazeneuve Frantziako homologoari aspaldi planteatu zion ekimena da.

Francisco Martinez Segurtasun Estatu idazkariak, Jean Michel Hayat Pariseko Grand Instance Auzitegiko presidenteak eta Jose Ramon Navarro Miranda Auzitegi Nazionaleko presidenteak bilera egin zuten astearte arratsaldean, Barne Ministerioan. Ekitaldian agiriak entregatu zituen Frantziak.

Laurence Le Vert epailearen lana

Urteetako borrokan, Frantzian, ETAri atzemandako agiri askoren egoera prozesala, fisikoa eta erabilgarritasunari buruzko informazio zehatza da. Laurece Le Vert funtsezko papera izan du guztian. Le Verten ibilbide “bikaina” goraipatu du Espainiako Barne Ministerioak.

Informazio zehatza prestatzeko lanean aparteko esfortzua egin du Le Vert epaileak azken hilabeteetan. Frantziako magistratuak erretiroa hartu berri du.

"Terabyte eskerga”

Agirien artean, erakunde armatuari Frantzian atzeman dizkioten paperezko dokumentuak, “ETAren agiri informatikoen terabyte eskerga”, armak, lehergailuak eta beste osagai batzuk daude.

Miguel Albisu Uriarteren, Mikel Antza-ren, atxiloketari dagokion instrukzio judizialak bakarrik 2.500 zigilu judizial dituela nabarmendu du Barne Ministerioak, adibide bezala. 2004ko urrian egindako operazioa da.

Informazio guztiaren artean, Espainiako arduradunek gauzarik garrantzitsuenak aukeratuko dituzte orain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua albisteak ETA Gaurko azken ordukoa Frantziako Gobernua Prentsa digitalaren azken orduko