Politika -

Generalitatean

Montilla eta Rajoy Konstituzionalaren egoera ikertzeko bilduko dira

Kataluniako Parlamentuak Auzitegi Konstituzionala berritzeko ebazpena onartu eta aste bat ondoren izango da bilera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Montilla Kataluniako presidentea eta Mariano Rajoy PPko presidentea 12:00etan bilduko dira Generalitaten, Auzitego Konstituzionalaren egoera aztertzeko, adierazi dute Kataluniako Gobernuko eta alderdi popularreko iturriek.

Montillak zuzenean eta ondoren gutun baten bidez, eskatu dio bilera egitea oposizioko presidenteari. Izan ere, Kataluniako presidentearentzat beharrezkoa da Auzitegi Konstituzionalak bizi duen "krisi instituzionalari" ekitea, euren agintaldia bukatu duten lau epaile daudelako eta Estatutaren inguruko ebazpena oraindik eman gabe dagoelako.

Kataluniako Parlamentuak Auzitegi Konstituzionala berritzeko ebazpena onartu eta aste bat ondoren izango da bilera. Ebazpenak botoen % 87a lortu zuen PSC, CiU, ERC eta ICV-EuiA alderdien diputatuen aldeko botoekin. Konstituzionala berritzeaz gain, legea aldatzea eta Kataluniako Estatutari buruzko epaia emateari uko egitea eskatzen du ebazpenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea