Politika -
Kataluniako Estatutua
Bere burua ezgai jotzeko eskatu dio Parlamentuak Konstituzionalari
Ebazpena aldeko 115 bozkekin onartu dute eta PPko eta talde mistoko 15ek aurkako bozka eman dute. ERCk aldeko bozka eman duen arren, ez du ebazpena bideratzeko sinatu.
Erredakzioa
Kataluniako Parlamentuak, CiU eta tripartitoaren aldeko botoekin, Auzitegi Konstituzionalari bere burua ezgai jotzeko eskatzea onartu du. Kataluniako Estatutari buruzko epaia emateari uko egitea eskatzen du ebazpenak.
Horrez gain, Epaitegi Goreneko lege organiko baten erreforma elkarrekin Senatuan bultzatzea eskatu du. Ebazpena aldeko 115 bozkekin onartu dute eta PPko eta talde mistoko 15ek aurkako bozka eman dute.
ERCk aldeko bozka eman duen arren, ez du ebazpena bideratzeko sinatu. Testuak egoeran irakurketa "ez zuzena" eta "egia esaten ez" duela uste du ERCk.
Egoera normalean, batasuna
Atzo izandako prentsa aurrekoan, Masek egoera normaletan batasuna eskatuko liokeela hirukoari (PSC-CiU-ERC) ziurtatu zuen, baina "salbuespen" honetan, "erantzukizun ekintza" egingo dutela, hirukoa ez dagoela "egoerak eskatzen duen mailan" ahaztuta.